|
2015ean On Boscoren jaiotzaren berrehungarren urteurrenaren ospakizuna dela eta, aurreko astean erlikia-kutxaren bisita izan genuen.
Ikasle eta irakasleok, bost kontinenteetatik 2014. urteko urtarrila arte igaroko den erlikia-kutxa gertutik ikusteko aukera izan genuen. Barruan, On Boscoren estatua bat, Turineko Andre Maria Laguntzailearen basilikan dagoen kutxaren barruan dagoenaren antzekoa.
Goiz-goizetik gure txikitxoak elizan izan ziren On Boscori buruz entzuten eta abesten, eta eguerdiko 12etan ospakizun handia izan genuen Jose Ignacio Munilla Jaunaren eskutik. Arratsaldean ere, momentu batzuk izan genituen bere bizitza eta obrari buruz istorioak ezagutzeko.
Egun oso polita ...
|
|
|